Zer da Nirenews
Erabiltzaile askokbidalitako informazioekin egindako Mikro-komunikabide hiperlokalak dira Nirenews
Hiri bakoitzak bere gunea sor dezake Nirenewsen eta Twitterko edo Identi.cako mezuen bitartez gure hiriko orria betetzen joango gara gure mikro-informazioekin
Nola erabiltzen da
Oso erraza da, lehenik eta behin zure hiria Nirenewsen jadanik dagoela egiaztatu behar duzu, ez badago jar zaitez harremanetan gurekin, eta izena emango dugu
Bakarrik @nirenews erabiltzailea jarraitu behar duzu Twitteren edo Identi.ca-ko @nirenews eta gure baieztapena itsarotea, eta handik hara zure hiriko #nn+izena labelarekin (#nnmadrid adibidez) bidaliko dituzun mezu guztiak hiri horien Nirenewsetako azaletan agertuko dira
Nola eman balio gehiago mezuei
150 karaktere ez da asko, horregatik Nirenewsen mezuei esanahi gehiago eman ahal dieten Nanoformatu batzuk erabiltzen ditugu
Edozein hitz baino lehen # idazten baduzu, hitz hori labela bihurtzen da
Mezuaren bukaerari L:castellana,1,madrid eranzten badiozu, mapa bateko esteka bihurtuko da, kokaleku hori erakutsiko duena, longitudea eta latitudea L:43.3149504,-1.98035538 erabil dezakezu ere bai
Honela, horrela idatzitako mezu bat
#nndonostia Becerrilgo Jaiotza txikitu dute berriro #Amara -n
aurten denbora gehiago iraun du #bandalismo L:avda madrid,11,donostia
#nndonostiaBecerrilgo Jaiotza txikitu dute berriro #amara -n,aurten denbora gehiago iraun du #bandalismo L:avda madrid,11,donostia
Nanoformatu geihago gehitu espero dugu
Zer mezuak bidal ditzakezu?
Printzipioz, zabaldu nahi dugun edozein mezua, ikusi dugun zerbait, kultur ekitaldiren bat informatzea, zerbait salatzea, aukerak proposatzea, iradokizunak ematea, ...
Zer mezuak EZIN dituzu bidali
Oro har Spam-a den guztia, estekak webgune bakarretara eta errepikatuz.
Jadanik ohiko komunikabieetan agertzen diren berriak (estekak), ez dugu "mass media" -ren bozeramaileak izan nahi, aldizkako hedabide bat izan nahi dugu, banatuta, anitza ... ez hobea edo okerrago, ezberdina.